Emen dituzue UMLren bi ibilbide berriak lehenengoa 26km koa eta 1700mko desnibelarekin, ibilbide motza berriz 15km koa eta 800mko desnibelarekin ea zer iruditzen zaizkizuen. Bi ibilbideen irteera eta helmuga Urnietako San Juan plazan izango da. Izen emateak Urtarrilaren 1etik aurrera www.kirolprobak.com webgunean.
IBILBIDE LUZEA 26KM
IBILBIDE MOTZA 15KM
URNIETAKO MENDI LASTERKETA 2016
Gogorazten dizuegu V Urnietako mendi lasterketa 2016ko Maiatzaren 1ean izango dela eta inskripzio epea urrengo ostiralean irekiko dela. 2016/01/01
450 dortsal egongo dira lasterketa luzerako eta 150 lasterketa motzerako.
Berrikuntza ugari dugu 2016rako, lasterketa Urnietako San Juan plazan irten eta bukatuko da eta ala ibilbideen neurriak ere aldatuko dira, luzeak 28km inguru izango ditu eta motzak 16km.
Aurreko urteetan bezela, aurten ere ikusiko garelakoan.
Urnietako mendi lasterketa taldea.
Izen emateak:
Informazio gehiago:
Os recordamos que la V Urnietako Mendi Lasterketa se va a celebrar el día 1 de Mayo del 2016 y las inscripciones se abrirán el viernes 01/01/2016
Habrá 450 dorsales para el recorrido largo y 150 para el recorrido corto.
Tendremos muchas novedades en la edición del 2016, la carrera saldrá y terminará en la plaza San Juan de Urnieta y las distancias de los recorridos cambian siendo el recorrido largo de al rededor de 28kms y el corto de 16kms.
Como en años anteriores, esperamos veros este año también.
El equipo de la Urnieta mendi lasterketa.
Inscripciones en:
Mas información en:
Andoni Urbistondo, 195. dortsala: “H”
Hostia! (Lokatz festa). A ze Hostik! (hamabi edo hamahiru). Hezur-mina (kristona). Herioa (Latza). Haserrea (Apala). Hezetasuna (Handia). Hanka pelotak (hazita). Hanturak (ikusezinak). Harresia diruditen maldak (Adarramendi, Zaburu eta Onddo). Hatzamarkadak (osin eta sasi). Hausnartu (Etenetako txakalaldia). Hautsi (kuloteak). Hauspoa (jende askorena). Harrotasuna (neurrikoa). Herria (Urnieta). Herrigintza (urnietarrak). Histiozitoa (zelula gaiztoa). Super H (aupa zuek!)
H hizkia erabili dut aurten Urnietako Mendi Lasterketako 4. Ekitaldia laburbiltzeko. Larunbatez UML txikia antolatu zelako San Juan Plazan, Super H elkarteak antolatuta. Haurren minbizia ikertzen laguntzeko asmo xumea duen elkartea. Jendetza. 200 ume eta haur korrika, tailerretan parte hartzen. Itxura bikaina zeukan plazak. H erraldoi bat. Eta lokatz arrastorik gabe!
Eta igandean… LOKATZA! Hizki larrietan. Egin beharreko guztia eginda, urte hasieratik, lasterketa bukatzeko erronkari begira. Elikadura zaindu, gin tonic dosia murriztu, astero saio bat errepidean, pare bat mendian… Bukatu! Bestelako helbururik ez! Iaz 7. kilometroan eman nuen amore eta adar jotze franko jasan izan behar nuen. Aurten ibilbide ia osoa egin nuen aurrez. Baikor izateko moduan. Bakarrik egin nuen proba, Gaizka lehengusuaren akuilurik gabe. 24.40 Pozontarriko atakan, ipurtaldea marroi eta Irune, Uxue eta Amaiak mantso nindoala leporatuz. 43.25 Onddi gailurrean, Ainhoa Jauregi ibilbide motzeko txapeldunaren erritmo bizia begi bistarekin jarraituz.
Zain nituen Juanjo eta Eñaut Muniskon, aquarius potoa eta gel batekin. Eta han azaldu ziren Elena Santervas eta laguna, egur batean. Elena adar jotzen. “Esan nizun txikia korritzeko!” Arleorren gora ez zuen hainbeste hitz egiten… Nerea Albizu eta Amaia Santin, eta bere umeak sumatu nituen, baita Aierdiko jendea ere. Eta errekan gora bakardadea. Patxi Irastorza eta Joxerramon Jauregi animatzen. Horiena bai kasta! Eta Maite Begiristain Adarran gora. Ni atzetik. Gero eta urrunago, baina atzetik.
Gailurretik gertu Urkainberriko bullosoak zeuden. Semea aurrena eta aita gero. Joseba koadrila kidea ere bai. Jana, edaria eta animo hitzak. Adarramendi 1.53. Ondo, entrenamenduetako denbora. Etenetan sagardoa eskaini zidaten Imanol Loco-k, Mandayok eta Josema Mateok. Kabroi hutsak hirurak! Eta gero… amesgaiztoa. Zaburu arteko hiru kilometroak. Bukaezinak. Inor ez. Oinazeak hanketan, ezina buruan. Baina segi. Libratu tarte hori. Nola edo hala. Zaburun gora ekin, lasai. 2.24. Eta jaitsieran… Alanbre-hesiari heldu, itsatsi eta segi. Infernua.
Onddo. 2.51. Sei minutuko defizita. 1.09 helmugara iristeko. Ander Loiarte eskoba hiru minutura dator. Lasaitasuna. Ur depositoan behera zorua espero baino hobeto. Osinetatik joan behar, lokatza saihesteko. Erreka, Mainguaneko kamionerua eta Joseba Korta, artzaia. Zerbait eskaini dit, ez diot ulertu arkumea edo coca-cola esan duen! Montefriotik Zakarias-Enea bordara. Jaitsiera gaiztoa ez, gaiztoa baino gehiago. Ipurdia jarri eta segi. Culo-patin! Eskuak lokatzez beteta. Besabin eskuak garbitu ditut Juelok eta Enekok emandako urarekin. Eskerrak Torrente eta Andrearen animoei.
Ez naiz lau orduko mugan iritsiko. Atxetilungo bideak hiri handietako hoditeriaren tankera du, mendi bidea baino. Ezin korrika joan, eta oinez. Azken jaitsiera. Xoxokako aterpea. 4.10 ikusten dut kronometroan. Miel Ttikiyak lagundu dit azken metroak egiten. Jokin Lizeaga, Farrus eta Martiren zorionak. Zisko eginda nago. Super Hko boluntarioak agurtu ditut. Jokin Goikoetxeari autoa zikindu diot. Eta Mizpiradira joan gara. Aupa Zanpatuz mendi taldea! Akabo restrikzioak. “Hostia, attona, lortu dek!”, esan dit Cipo-k, ziur aski azken urtean gehien xaxatu nauen lagunak.
Esaera ezaguna da gure inguruan. ‘Astea egin diagu’, ‘astia iñ diu’ Urnietako gipuzkera jatorrean. Nik astea, urtea eta bizitza ere bai, igual. Super Hko kideei laguntza emango diet aurrerantzean ere. Berriro Urnietako Mendi Lasterketako parte izango ote naizen…
Sailkapenak eta urnietarren denborak
URNIETAKO IV. MENDI LASTERKETA
IBILBIDE LUZEA. SAILKAPENA
Emaitza guztiak | Argazkiak
URNIETA. SAILKAPENA
EMAKUZMEZKOAK. SAILKAPENA
URNIETAKO IV. MENDI LASTERKETA
IBILBIDE MOTZA. 11.5 KM. EMAKUMEZKOAK
1 1:31:09 Ainhoa Jauregi Urnieta
2 1:39:02 Elena Santervas Urnieta
3 1:39:51 Maria Sanchez Bergara
4 1:39:56 Nagore Martiarena Irun
5 1:40:33 Sara Diaz Urnieta
6 1:40:35 Begoña Villas Urnieta
7 1:40:53 Maialen Aranegi Arrasate
8 1:40:54 Maider Behobide Berriz
9 1:40:54 Olatz Hernandez Andoain
10 1:41:49 Nahikari Hospital Donostia
12 1:46:35 M.Carmen Martin Urnieta
16 1:56:04 Ainara De Miguel Urnieta
IBILBIDE MOTZA. 11.5 KM. GIZONEZKOAK
1 1:05:20 Lorenzo Galeano Elgoibar
2 1:06:35 Aitor Insausti Zaldibia
3 1:09:01 Fran Araña Arbizu
4 1:12:01 Mikel Leal Irun
5 1:12:06 Iñigo Gurrutxaga Donostia
14 1:14:38 Ander Zubizarreta Urnieta
15 1:15:32 Iban Estebez Urnieta
IBILBIDE MOTZA. 11.5 KM. KADETEAK
1 1:06:35 Aitor Insausti Zaldibia
2 1:12:11 Aitor Urizar Oñati
3 1:12:13 Mattin Jauregi Ikaztegieta
IBILBIDE LUZEA. SAILKAPENA
Emaitza guztiak | Argazkiak
- 1 1:51:59 Aritz Egea Caceres Urretxu
- 2 1:53:48 Hassan Ait Chaou Villabona
- 3 1:55:13 Ismail Razga Santurtzi
- 4 1:55:54 Abderrahim El Qayed Andoain
- 5 1:57:46 Pedro José Hernández Sánchez Plasencia
- 6 1:59:29 Imanol Larrañaga Larrañaga Azkoitia
- 7 2:00:00 Mikel Albeniz Carlos Donostia
- 8 2:00:04 Ander Barrenetxea Leyaristi Eibar
- 9 2:00:09 Erlantz Diaz Alcarazo Bilbao
- 10 2:00:17 Ander Cangas Morillas Gasteiz
- 11 2:00:19 Julen Martinez De Estibariz Gasteiz
- 12 2:00:44 Endika Gartzia Eizagirre Lasarte
- 13 2:01:04 Iñaki Uribe-Etxebarria Eskoriatza
- 14 2:01:56 Iñigo Alzola Gordoa Arrasate
- 15 2:01:59 Iñaki Martiarena Aiestaran Irun
- 16 2:02:12 Julen Ozaeta Petralanda Durango
- 17 2:02:27 Carlos Garcia Recondo Irun
- 18 2:03:54 Asier Larruzea Fernandez Güeñes
- 19 2:04:29 Axier Alonso Korkostegi Oñati
- 20 2:04:35 Yosu Goñi Murua Amezketa
URNIETA. SAILKAPENA
- 28 2:05:57 Unai Ezeiza Jauregi Urnieta
- 42 2:11:39 Mikel Legarreta Astiasaran Urnieta
- 48 2:14:14 Xabier Almorza Almorza Urnieta
- 73 2:19:48 Peio Martin Saiz Urnieta
- 78 2:21:30 Mikel Costas Lopez Urnieta
- 106 2:27:09 Igor Amantegui Altuna Urnieta
- 108 2:27:17 Unai Martinez Alvarez Urnieta
- 130 2:31:29 Xabier Zaldua Zaldua Urnieta
- 136 2:32:39 Igor Ruiz San Ildefonso Urnieta
- 162 2:38:59 Tomax Pellejero Salaberria Urnieta
- 166 2:39:34 Alberto Grinche Valverde Urnieta
- 181 2:42:32 Egoitz Moreno Manterola Urnieta
- 190 2:43:37 Imanol Garcia Arozena Urnieta
- 211 2:47:54 Mikel Agirregomezkorta Urnieta
- 223 2:51:30 Ivan Haro Marcos Urnieta
- 240 2:56:30 Periko Juanikorena Erro Urnieta
- 256 3:02:27 Iñaki Narbarte Garmendia Urnieta
- 269 3:04:16 Julen Larrarte Ugalde Urnieta
- 311 3:22:05 Ion Rodríguez Luena Urnieta
- 316 3:27:07 Alex Rodriguez Monteiro Urnieta
- 318 3:27:55 Jon Iraola Martinez Urnieta
- 320 3:30:24 Roberto Mateos Rodríguez Urnieta
- 333 3:49:17 Joseba Unanue Arruarte Urnieta
- 338 4:10:57 Andoni Urbistondo Aranburu Urnieta
EMAKUZMEZKOAK. SAILKAPENA
- 51 2:14:55 Maite Mayora Elizondo Mendaro
- 100 2:25:35 Montserrat Vazquez Rodriguez Bilbao
- 110 2:28:14 Virginia Pérez Mesonero Gasteiz
- 113 2:28:39 Andrea Gil Fernandez Plasencia
- 114 2:29:10 Sandra Sevillano Guerra Bilbao
- 122 2:30:48 Alizia Olazabal Donato Irun
- 125 2:31:11 Elena Calvillo Arteaga Beasain
- 129 2:31:27 Nerea Amilibia Arruti Aia
- 138 2:33:06 Zuriñe Frutos Gutierrez Artziniega
- 140 2:33:06 Sheila Aviles Castaño S.Margarida
- 143 2:33:27 Maria Zorroza Iriondo Gernika
- 168 2:39:40 Laura Carrillo Soto Bilbao
- 189 2:43:36 Iratz Inciarte Aguirrezabala Oiartzun
- 191 2:43:47 Sonia Regueiro Rodriguez Gasteiz
- 200 2:45:23 Araitz Irazu Legorburu Hernani
- 204 2:45:54 Ainhoa Lendinez Garate Elgoibar
- 206 2:47:03 Uxune Tena Ugarte Andoain
- 216 2:49:22 Susana Vicente Olabarria Sestao
- 231 2:54:25 Monica Tellechea Prieto Irun
- 241 2:56:31 Tánit Pérez De Leceta Donostia
- ANDOAIN. SAILKAPENA:
- 206 2:47:03 Uxune Tena Ugarte Andoain
- URNIETA. SAILKAPENA:
- 337 4:02:45 Maite Begiristain Izeta Urnieta
URNIETAKO IV. MENDI LASTERKETA
IBILBIDE MOTZA. 11.5 KM. EMAKUMEZKOAK
1 1:31:09 Ainhoa Jauregi Urnieta
2 1:39:02 Elena Santervas Urnieta
3 1:39:51 Maria Sanchez Bergara
4 1:39:56 Nagore Martiarena Irun
5 1:40:33 Sara Diaz Urnieta
6 1:40:35 Begoña Villas Urnieta
7 1:40:53 Maialen Aranegi Arrasate
8 1:40:54 Maider Behobide Berriz
9 1:40:54 Olatz Hernandez Andoain
10 1:41:49 Nahikari Hospital Donostia
12 1:46:35 M.Carmen Martin Urnieta
16 1:56:04 Ainara De Miguel Urnieta
IBILBIDE MOTZA. 11.5 KM. GIZONEZKOAK
1 1:05:20 Lorenzo Galeano Elgoibar
2 1:06:35 Aitor Insausti Zaldibia
3 1:09:01 Fran Araña Arbizu
4 1:12:01 Mikel Leal Irun
5 1:12:06 Iñigo Gurrutxaga Donostia
14 1:14:38 Ander Zubizarreta Urnieta
15 1:15:32 Iban Estebez Urnieta
IBILBIDE MOTZA. 11.5 KM. KADETEAK
1 1:06:35 Aitor Insausti Zaldibia
2 1:12:11 Aitor Urizar Oñati
3 1:12:13 Mattin Jauregi Ikaztegieta
Maite Maiora eta Aritz Egea IV. edizioko txapeldunak
Faboritoak nagusitu dira, lokatz artean igaro den ibilbidean.
IBILBIDE LUZEA
Argazkiak | Sailkapenak, gizonezkoak:
1. Aritz Egea.
2. Hassan Ait Chaou.
3. Ismail Razga.
Sailkapenak, emakumezkoak:
1. Maite Maiora.
2. Montse Vazquez.
3. Virginia Perez.
IBILBIDE MOTZA
Argazkiak | Sailkapenak, gizonezkoak:
1. Lorenzo Galeano.
2. Aitor Insausti.
3. Fran Araña.
Sailkapenak, emakumezkoak:
1. Ainhoa Jauregi.
2. Elena Santervas.
3. Maria Sanchez.
IBILBIDE LUZEA
Argazkiak | Sailkapenak, gizonezkoak:
1. Aritz Egea.
2. Hassan Ait Chaou.
3. Ismail Razga.
Sailkapenak, emakumezkoak:
1. Maite Maiora.
2. Montse Vazquez.
3. Virginia Perez.
IBILBIDE MOTZA
Argazkiak | Sailkapenak, gizonezkoak:
1. Lorenzo Galeano.
2. Aitor Insausti.
3. Fran Araña.
Sailkapenak, emakumezkoak:
1. Ainhoa Jauregi.
2. Elena Santervas.
3. Maria Sanchez.
Haur festa larunbat honetan
MARTXOAK 28, LARUNBATA
HAUR FESTA URNIETAN
ORDUTEGIAK
11:00-13:00 Puzgarriak.
16:30 Festaren hasiera.
17:15 Beroketa ariketak.
17:30 Urnietako I. Mendi lasterketa txikia. Ondoren, zozketa eta txokolatada.
19:00 Festa amaiera.
*5 euroko sarrerarekin, ekitaldi guztietan parte hartzeko aukera dago.
Urnietako mendi lasterketak hasieratik izaera solidarioa izan du, eta aurtengoan ere ildo berari eutsiko dio. Antolatzaileek indar guztiak lasterketa onena antolatzeko bilduko dituzte. Eta lan horrek bere etekina eman behar du, etekina hitzak duen zentzurik zabalenean. Batetik lor daitekeen ekarpen ekonomikoa, haurren gaixotasunak saihesten laguntzeko bideratuko dena. Eta, bestetik, kontzientziazioarekin loturik dagoena. Errealitate gordin hori lau haizeetara zabaldu nahi dute, herritarrek haur horiek eta haur horien familiak laguntzeko kontzientzia har dezaten. Aurten, kontzientziazio lan horretan, urrats bat eman dute aurrera eta larunbat honetarako haur festa antolatu dute herrigunean.
GOIZEAN PUZGARRIAK;
IRRIEN LAGUNAK DATOZ URNIETARA
Goizean hasita, Irrien Lagunak ekimeneko puzgarriak ipiniko dituzte. Hasiera batean San Juan plazan, eta eguraldi txarra eginez gero, plazatik gertu dagoen Udal pilotalekuan.
Arratsaldean festa ederra antolatuko dute, Porrotx pailazoaren agerraldiarekin. Baina ez da hori pizgarri bakarra izango, lehen aldiz haurrei zuzenduriko lasterketa txikia antolatuko baitute. Antolatzaileek lan handia hartzen ari dira lasterketa txikia prestatzen, plazan zehar hiru menditxo irudikatzen dituzten maldatxo artifizialak eraikitzen baitabiltza.
bost euroko pultserarekin
haur festaz gozatzeko aukera ederra
5 euroko pultsera erosita, goizeko eta arratsaldeko ekitaldi guztiez gozatzeko aukera izango da. Super H taldeak iragarri duenez, lortutako dirua gaixotasun arraro eta onkologikoen ikerkuntzarako baliatuko dute. Pultsera erosteko aukera badago Kantoi tabernan eta Eder dendan. Eta, noski, egun berean, haur festa ospatuko den toki berean. Hasiera batean, San Juan plazan. Baina, euriarekin, Udal pilotalekuan. Super H taldekoek deialdi argia egin diete urnietarrei, “anima zaitezte eta parte har ezazue elkartasunezko festa honetan. Izugarri eskertuko dizuegu eta!”.
PORROTX PAILAZOA URNIETARA DATOR
Astelehenean lasterketaren aurkezpen ekitaldia egin zuten, eta bertara Porrotx pailazoa hurbildu zen. Aurkezpen ekitaldia umorez betetzeaz gain, Super H taldekoei elkartasuna eta gertutasuna adierazi nahi izan zien. Larunbat arratsaldeko ekitaldien animatzailea Porrotx bera izango baita, haurren artean gehien maitatzen duten pailazoa. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak aski ezagunak dira, eta euren ibilbide guztian zehar elkartasunerako joera handia erakutsi dute. Joera horren isla da larunbat honetan Porrotxek Urnietan izango duen parte hartzea. Eguraldi txarra egingo duela? Porrotxek erantzun azkarra bota zuen: “Amonak esaten du ez dagoela eguraldi txarrik, arropa aproposa baizik”. Lasterketa txikia plazan egin nahi dute, eta beroketa ariketak egiteko Porrotx bera izango da prestatzailea. Irrien lagun fina.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)