IRITZIA: Lasterkariak / OPINION de los corredores

Ibilbidea, lasterketa egin dutenen ahotan

Jokin Lizeaga
Bigarren eta hirugarren edizioko irabazlea

“Lehen aldiz parte hartzen duen batentzat, maila handiko korrikalaria ez bada, 2:30:00tik jaistea oso denbora ona da. Nire aholkua hasieratik mantso irtetea da. Oso gogorra da, lehen zatia bereziki. Adarra 9. kilometroan zeharkatu behar da eta handik ia 13 kilometro geratzen dira. Jan eta edan dezatela, eta ahal dela inguruaz nahiz giroaz goza dezatela”. 

Oihana Kortazar
Bigarren edizioko irabazlea
"Asko gustatu zait, pila bat. Oso lasterketa teknikoa da, Zegama-Aizkorri txikia dela esango nuke. Bereziki, Adarra igo ondoren egiten den jaitsiera hori eta gero, Zegama-Aizkorri lasterketa etorri zait burura. Eskertzen dut lasterketa bat edo beste etxean egitea, zaletuen animo piloa jaso dudalako. Denei eskerrak eman nahi dizkiet, asko animatzen dute".

Imanol Goñi
Lehen edizioko irabazlea

“Primeran, gogorra, baina primeran. Ibilbidea ederra, dotorea oso”

Oier Ariznabarreta
Lehen edizioko txapeldun-ordea

“Ibilbidea oso gogorra da, desnibel handikoa, baina lasterketa polita da”

Hassan Ait Chaou
Lehen edizioan hirugarren

“Gogorra iruditu zait, gora-behera askorekin. Baina oso polita”

Jon Urdangarin
Lehen edizioan lehen urnietarra

"Norberak egiten du gogorra lasterketa. Proba oso polita da, lan handia egin beharra dago. Pozik nago mendialdean topatu ditugun zaletuek ere asko eta denei berdin animatu dietelako”

Ismael Mateo
Lehen edizioan lehen andoaindarra

"Lokatz gehiegi zegoen eta majo sufritu dugu”

Ana Conde
Lehen edizioko irabazlea

“Lauagoa izango zela uste nuen; sufritzea tokatu da”

Aritz Egea
Hirugarren edizioan bigarren

“Ibilbidea oso polita da. Lasterketa gutxitan egoten da horrenbeste jende”

Elena Calvillo
Lehen edizioan hirugarren

“Zailtasunez beterikoa izan da. Lokatzarekin teknikoago bilakatu da lasterketa. Gogorra da, baina guk horrelakoak gogoko ditugu”

Aitziber Ibarbia
Lehen edizioan laugarren

“Hankak lokatzetan iltzatuta geratzen ziren, zaila egin da ibilbidea osatzea. Oso polita da, gomendatzeko modukoa. Eguraldi onarekin zoragarria izango da proba”

Pere Aurell
Bigarren edizioan bosgarren

“Gogorra izan da. Bukaera ez nuen horrela izango zenik imajinatzen, amaierako igoeratxo horiekin. Eskertzekoa da, bereziki ezinak jota zaudenean ikusleen bultzada aurrera jarraitzeko lagungarri delako”